Teléfono: 944 354 730
Correo electrónico: asle@asle.es

KL Katealegaiak 2019ko DYA saria jaso du

Home   /   KL Katealegaiak 2019ko DYA saria jaso du

 

Abenduaren 11n, DYA Gipuzkoak 2019 gizartebalioen saria eman zion KL Katealegaiari, desgaitasunen bat duten eta gizartetik eta lanetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasunean jokatzen duen paperarengatil. Elkartasunaren, talde-lanaren edo boluntarioen bidez gure gizartea hobetzeko konpromisoa duten pertsonak edo erakundeak publikoki aintzatesteko sortu zen sari hori, eta DYAren «apustu sendo batean» kokatzen da, «balio horiek gal ez daitezen eta belaunaldi berriei eskain diezaiekegun ondarearen zati izaten jarrai dezaten». DYAk onartzen du KL katealegaiaren «lan izugarria», KL instalazioetako orientazio-, laguntza- eta enplegu-zerbitzekin enplegagarritasun-ibilbidean gehien behar dutenei lan-aukerak eskaintzeko.

Saria DYA prestakuntza -eta boluntariotza- zentroan eman zen, eta han KLren ibilbidea goraipatu, saria eman eta, KL gizarte -balioen froga gisa, «KL pertsona konprometituak» bideo soziala proiektatu zitzaien parte-hartzaile guztiei.

Iturria: KL Katealegaia

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *