EUSKADIKO ELKARTE LABORAL TALDEA / AGRUPACION DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

ASLE › 2002ko › Kongresua

2002ko kongresua: "Hurrengo hamar urteetarako enpresa bat"

2002ko ASLEren Batzarrak hurrengo hamar urteetarako gogoeta egiteko beharra plazaratu zuen. Gogoeta horrek enpresa eredu jakin bat du hausnargai funtsean, etorkizuneko erakunde oro bezala honako lau ardatz nagusietan finkatuko dena: filosofia, kalitate osoa, ezagutzaren kudeaketa eta IKTen integrazioa.

1992ko Lehenengo Kongresutik eratorritako dokumentuak zenbait erreferente ideologikotan oinarritu ziren, dotrina bat osatzeko xedez. Era horretara, ordura arte definituta zegoen figura bakarra - Legea - gaindituko zuten eduki batzuk eman nahi zitzaizkion Lan Sozietateari.

Dokumentu horiek hamar urtez autogestioko prestakuntza jarduerak sustatzeko aukera eman zuten, eta, bidenabar, hezkuntza Kontseiluek bere jarduna eraginkortasun handiagoz gara zezaten prozesu bat ahalbidetu.

2002ko abenduan kudeatzeko modua berritu behar izan genituen, gure lan sozietateek ahalik eta aurrerakuntza mailarik handiena lor zezaten.

ASLEren 2. Kongresua 2002ko abenduaren 4an egin zen Deustun, "Datozen 10 urteetarako enpresa bat" lelopean, eta honako edukiak jorratu zituen:

  1. Gure berezitasunak sendotzea eta garatzea: Lan Sozietatea eta Partaidetzako Enpresa:
    • Lehengo kongresuari buruzko aurre gogoetak.
    • Lan sozietateen jatorria.
    • Enpresa bereziaren eredua.
    • Langileen parte hartzea Europan: egungo joerak eta errealitateak.
    • 2000. urtetik etorkizunerantz.
  2. Kalitate osoaren kudeaketa sistema:
    • Sarrera.
    • Testuingurua.
    • Kalitatearen kontzeptuaren bilakaera.
    • Zergatik da erabilgarria: eredua ezartzearen abantailak.
    • Eredu juridikoa: Lan Sozietateak eta EFQM ereduaren araberako kudeaketa sistema.
  3. Ezagutzaren kudeaketa, aktibo ukiezinen kudeaketa gisa:
    • Sarrera.
    • Kapital intelektuala.
    • ASLEk proposaturiko eredua kapital intelektuala neurtzeko.
    • Giza Kapitala.
    • Egitura Kapitala. .
    • Harreman kapitala
  4. IKTak - Informazio eta Komunikazio Teknologiak:
    • Sarrera. Internet Mugikorra; Hardwarea; Komunikazioak; Informazio Sistemen Arkitektura; Softwarearen joera esanguratsuak; Enpresarako Software berria; Ezagutzaren Kudeaketa.
    • Enpresa digital aurreratua.
    • Enpresa kudeaketa aurreratua.
    • ASLEko lan sozietateak.
    • Ondorioak.

Menú Pie de Página

© ASLE Ercilla 3 48009 Bilbo Email: asle@asle.es Telf.: +34 944 354 730 | Fax: +34 944 354 731