EUSKADIKO ELKARTE LABORAL TALDEA / AGRUPACION DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

ASLE › Sorrera

Aurreko azterketan aipatutakoa osorik edo neurri handi batean aplika dakieke 1979tik 1982ra bitartean Lan Sozietate Autonomo gisa osatutako lehenengo enpresei. Eta hala ere, bitxia izan arren, 1982ko ekainean sortu zen Elkartearen objektu sozialean, ASLEren Egitekoari buruz hauxe dio:

"Beren egitura eta jabegoa kogestio eta autogestio printzipioetan oinarritzen duten Lan Sozietate Anonimoen eta Enpresen ordezkatzea eta defendatzea."

ASLEk beraz, garbi azaltzen du ez duela edonor ordezkatzen, baizik eta erreferente ideologiko garbi bat duten enpresak, alegia, langileek kontrolatutakoak. Orduz geroztik, era kontziente edo inkontzientean, baina ofizialki behintzat bai, Gizarte Ekonomiaren munduko parte dira, hau da, 100 urte lehenagotik kooperatibak parte ziren erreferentzia-inguru berekoak.

Menú Pie de Página

© ASLE Ercilla 3 48009 Bilbo Email: asle@asle.es Telf.: +34 944 354 730 | Fax: +34 944 354 731