EUSKADIKO ELKARTE LABORAL TALDEA / AGRUPACION DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

ASLE › Erreferente › Ideologikoa

Lan Sozietate Anonimoak definizio ideologiko falta handia izan du bere sorreratik, eta horrek barne gatazka bat baino gehiago sortu izan du langilearen eta bazkidearen arteko funtzioak ez zeudelako garbi.

Langileen eta bazkide kapitalisten artean parte hartze berdineko enpresak egoteko aukerak, kogestio hitza irautea ahalbidetu zuen apirilaren 15/1986 Legea azaldu zen arte. Lege horrek enpresa hauek arautzen ditu, baina gehiengoaren parte-hartzea langileena dela zehaztuz.

Egon badago berezkotzat hartzen den elementu bat, autogestioa hain zuzen, zehaztu eta garatzeko dagoena. Izan ere, ereduak ez dira horren eraginkorrak mimetikoki batetik bestera kopiatzen direnean.

Beraz, guztiz beharrezkoa da gure berezko erreferente ideologikoa izatea. G.ROCHER irakaslearen arabera "ideologia ideia eta iritzi esplizituen sistema bat da, normalean antolatuta daudenak; eta talde edo kolektibo baten egoera deskribatzea, azaltzea, interpretatzea edo justifikatzea xede dutenak; balio batzuetan modu zabalean inspiratuta talde edo kolektibo horren jarduerari orientabide zehatz bat proposatzen dio. ".

Autorearen arabera, eta Aranzadi Doktoreak egindako azterketan oinarrituta, ideologiak ideia eta iritzi sistema bat bere egiten duenez, arrazionaltasunaren itxura hartzen du eta bere koherentziagatik dotrina forma du. Faktore dinamiko boteretsua da, egoera argitu, ekintzari zentzua eman eta segurtasuna transmititu egiten baitu. Ideologiak bultzatu egiten du jendea norbanakoak identifikatzen dituen eta ekintza bateratuak proposatzen dituen taldearen partaide izatera. Ideologiak ez ditu soilik ekintzei buruzko iritziak ematen, balioei buruzkoak ere bai. Ideologiak lortu beharreko helburu batzuk proposatzen ditu, eta jarraitu beharreko prozesua erakusten du.

Ideologia beraz, gizarte aldaketako motor indartsua da, itxaropen berriak piztu ditzake eta guztien onerako erronka garrantzitsuak sostengatu.

Menú Pie de Página

© ASLE Ercilla 3 48009 Bilbo Email: asle@asle.es Telf.: +34 944 354 730 | Fax: +34 944 354 731