
Donostian ASLEren bulego berriak 1999ko otsailean estreinatu ziren; ordura artekoak Alde Zaharreko Lasala Plazan zeuden. .

Lokalak Urumea ibaiari begira daude, Gernikako Arbolaren Pasealekuaren eta Prim kalearen artean, Gipuzkoako hiriburuaren leku pribilegiatuenetako batean.
Instalazioak bi solairutan daude banatuta eta bietan Interneterako sarbidea dago, WiFi sistemarekin.
Beheko solairuan, hiru prestakuntza gela daude (250m2), bakoitza bere sarrerarekin, eta gainerako bulegoetarako sarrera nagusia. Solairu horretan komunak ere badira, horietako bik sarbide mekanizatua dute (plataforma), mugikortasun mugatua duten pertsonentzat. Hiru gela horiek, erabat egokitu eta hornitu dira prestakuntza jarduerak egin ahal izateko.

Gure Donostiako lankideek goiko solairuan aritzen dira lanean. Solairu horretan, harrera, bi bilera gela, 8 bulego, artxibategia eta office txiki bat daude. 210 m2 inguru osotara.
Lokaletako sarrera nagusia Gernikako Arbolaren Pasealekuko 24an dago.
Gertuen dauden aparkalekuak Artzain Onaren Katedral ingurukoa eta Easo plazakoa dira.
Menú Pie de Página