Enpresa orok bilatzen du bere jardueran ahalik eta errentagarritasunik handiena eta baliabideen kudeaketa eragingarria izatea. ASLEn bazkidetutako enpresei laguntza eskaintzen diegu helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten ditugun zerbitzuak emanez:
- Balantzeen, emaitza kontuen, errentagarritasunaren eta ekonomi eta finantza ratioen azterketak burutzea, enpresaren egoera zehatza ezagutu eta hori hobetzeko aukerak antzematen ahalbidetuko dutenak.
- Finantza alternatiben azterketa egitea, bai barrukoa bai kanpokoa, enpresaren beharrizanen arabera komenigarriena den horretan sakonduz.
- Inbertsioen eta enpresa errentagarritasunaren azterketa egitea.
- Finantza aurrekontuak egitea.
- Plana edota kudeaketa-aurrekontua burutzea.
- Laguntzei eta diru-laguntzei buruzko informazioa, aholkularitza eta izapideak egitea.
- Kontabilitate-aholkularitza eta kontabilitate erregistroetan lortutako informazioa interpretatzeko laguntza ematea.
- Finantza entitateekiko negoziazioetan laguntza ematea.