
ASLEk enplegua eta Gizarte Ekonomiako ETEak (Enpresa Txiki eta Ertainak) laguntzeko hartu zuen konpromisoari jarraiki, ASLE-BBK Beka Programa jarri zuten abian, lehen lanaren bila ari diren eta lizentziatura, diplomatura edota LH II titulua duten 35 urtetik beherako gazteei zuzenduta.
Gaur egun, arau berriei egokitutako programak lantzen ari dira enpresetako prestakuntza praktiketarako, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuari, Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzen dituenari, egokitutako programak.
Beka Programen deialdi horrek bi fase ditu: lehenengoan, prestakuntza teorikoa lantzen da; bigarrenean, praktikak egiten dira enpresaren batean. Praktiken aurreko prestakuntza teorikoaren helburua lehendik jasotako prestakuntzei gaitasun osagarriak gehitzea da, besteak beste:
Menú Pie de Página