EUSKADIKO ELKARTE LABORAL TALDEA / AGRUPACION DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

Lan Sozietateak › Enpresa Partaidetuak

Gaur egungo ekonomian, Giza Baliabideak faktore estrategiko bereizgarriak dira. Horien gainean finkatzen den antolakuntzaren etorkizuneko arrakastari begira, beharrezkoa da enpresan langileek parte hartzeko formulen garapena erraztea.

Europar Batzordearen arabera, enpresetan langileen parte hartzea zuzendu behar duten printzipioak zortzi dira:

  1. Borondatezko parte hartzea.
    Ezin da inolako enpresa derrigortu parte hartze sistema bat ezartzera, eta halaber, ezin da inongo langilerik behartu parte hartze sistema batean inplikatzera.

  2. Plana zabaltzea langile guztiei.
    Enpresan parte hartze plan bat benetan ezarri nahi bada, konpainia guztietako kideek izan behar dute aukera plan horiek ezagutzeko.

  3. Argitasuna eta gardentasuna.
    Beharrezkoa da argitasun eta gardentasun printzipioen arabera jardutea. Era horretan, enpresaren jabetzan parte hartzen duten langileek argi eta garbi ezagutuko dute aurre egin beharreko arriskuak zeintzuk diren, eta benetan baloratu ahal izango dituzte parte hartzeak ekarriko dizkien abantailak.

  4. Parte hartzeko sistema definitzea.
    Gomendagarria da enpresaren jabetzarekin zerikusia duten plan guztiak aldez aurretik ondo definituta eta emaitzen ondorioekin lotuta egotea. Era horretan, gardentasuna eta elementu motibatzailea bermatuko lirateke, langileak jokoaren arauak ondo ezagutuko lituzke eta ez litzateke geratuko ondorengo arbitrarietateen baitan.

  5. Sistematizazioa.
    Enpresek sistematikoak izan behar dute bere aplikazioan. Hau da, modu erregularrean aplikatu behar da eta ez ekitaldi soltetan, lortutako emaitzengatik edo dena delakoagatik, enpresak interesaturik egon daitezkeen une jakin batzuetan soilik.

  6. Langileei arriskuak saihestea.
    Parte hartze plan baten ezarpena ahalbidetzea erabakitzen denean garbi geratu behar du zeintzuk diren parte hartzen duten langileek izango dituzten arriskuak, edozein dela horien tamaina. Horregatik, parte hartzeak beti egon behar du lotuta enpresaren jabetzarekin eta kudeaketan parte hartzearekin. Era horretan, langileak kontrolatu egingo ditu jarduerak, hartzen diren erabakiak eta horien eragina enpresak hartzen duen norabidean.

  7. Soldata dibidenduetatik bereiztea.
    Funtzio ezberdinak dituzte soldatak eta dibidenduen ordainketak, eta hori argi eta garbi geratu behar da.

  8. Planak bateragarriak izatea langileen mugikortasunarekin.
    Langileen parte hartzeko planak dikotomia bat aurreikusi beharko luke: batetik, enpresaren nahia langileak akzioen jabe izateko, tarte labur edo luzeago batean; eta bestalde, herri batetik bestera lanpostu aldaketak sortzen dituen arazoak, eta baita kontratuen deuseztatzeak eta horren ondorioz lan harremanen iraungitzea ere.

Menú Pie de Página

© ASLE Ercilla 3 48009 Bilbo Email: asle@asle.es Telf.: +34 944 354 730 | Fax: +34 944 354 731